POZA ZUBIETAN

Hasi da Ametsa

Vídeo

Martxan da Amets Bat. Udazkeneko goiz polit honetan hasiera eman zaio Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekimen polit honi. Gaurkoan Donostiako hiru ikastetxetatik etorritako 148 umek (Santo tomas Lizeoa, Intxaurrondo Ikastola eta Salesianos Donostia) gozatu ederra hartu dute. Goiz-goizean etorri dira eta Zubietako bazter guztiak ezagutu dituzte Realeko begiraleen eskutik. Futbolean aritu dira, hainbat joko egin eta, ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusi eta jokalariei animoak ematen aritu dira. Hori amaitutakoan, momentu politena beraientzat. Jon Bautista eta Cristina Pizarro jokalariekin solasalditxoa izateko aukera izan dute, baita argazki eta sinadurak lortzeko ere, nola ez.

Egun polita, arratsaldean borobildutakoa Donostiako Aquariuma bisita eginez. Aquariuma gure fundazioaren babeslea da. Astelehenean ekintzaren azken urratsa beteko dute. Anoetan izango dira Reala eta Girona FC partidan bere bihotzeko taldea animatuz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!