REAL SOCIEDAD – SSC NAPOLI (21:00)

Honengatik jokatu nahi dugu Europan

Reale Arenak Europa Leagueko lehen esperientzia biziko du gaur gauean eta Italiako txapeldun batek, SSC Napolik, egingo du agerpena. Exijentzia maiala handia izaten ari da Realarentzat hiru egunetik behin aurpegia ematen jarraitzea, baina une gogor hauetan zale txuri-urdin guztien animoa altxatzen jarrai kilatezko futbolarekin. Gaur denok oroimenean gordeko genukeen gaua izan beharko luke, hala izaten jarraituko du zuen berotasuna presente baitago beti.

Napolitarrak futboleko historiko bat dira, mundu osoan ezagunak Diego Maradonaren eskutik 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hamarkadaren hasieran lortutako arrakastengatik, eta gaur gauean gure etxean aurkeztuko dira Italiako Kopako txapeldunen bitolarekin Juventus garaituta. Koulibaly, Manolas edo Bakayokoren indar fisikoagatik eta Mertens, Lozano edo Insigne kapitainaren mugikortasunarengatik nabarmentzen den talde da Napoli. Hau da Reale Arena Europako gau handi batean estreinatu ahal izateko aurkaririk onena. Gaurkoa bezalako egunengatik Europako txapelketetan jokatu nahi dugu. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!