MIKEL MERINO

Indarra zelai erdirako

Vídeo

Mikel Merino txuri-urdina da. Erdilaria ikuskera handia eta pase bikaina dituen jokalaria da. Gainera, aurkariaren atera iristeko gai da eta indar fisiko handia du. Asko emango dio talde gipuzkoarrari.

1996ko ekainaren 22an jaio zen Iruñean, 22 urte bete ditu. CA Osasuna taldeko harrobian hazi eta lehen taldearekin 2014ko abuztuaren 23an debutatu zuen Bigarren Mailan. Hurrengo denboraldian jokalari oso garrantzitsua izan zen eta nafarrako taldeak igoera lortu zuen.

Horrela, udan Borussia Dortmund taldeak Merino fitxatu zuen. Bederatzi neurketa jokatu zituen Alemaniako taldearekin eta ondorengo udan Newcastle United taldera joan zen utzita. Ingalaterrako taldeak jokalaria fitxatu zuen urrian. 25 neurketa jokatu ditu azken denboraldian.

Espainiar Selekzioko azpiko kategorietan jokatu du eta 2015ean 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen. Orain Realera iritsi da gaztetasuna eta kalitatea eskaintzera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!