Asier Illarramendi

Iraileko MVP

Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, iraileko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den RC Deportivo, Real Madrid, Levante UD eta Valencia CF-ren aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Asier Illarramendi. Erdilari txuri-urdinak 6 puntu lortu ditu, beraz, bera da iraileko MVP-a.

Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Asier Illarramendiren kamiseta irabazteko. Irabazlea Urtzi Loyarte da. Zorionak! 

Funtzionamendua:

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!