AZ ALKMAAR – REAL SOCIEDAD (21:00)

Irmo

Realak UEFA Europa Leagueari ekingo dio berriro ere gaur gauean AZ Alkmaarren feudoari bisita zaila eginez. Imanol Alguacilen taldea Carranzako garaipenaren bultzadarekin iritsi da final-hamaseireneko helburu horren bila pauso berri bat emateko nahian. Bidea oztopoz beteta dago, beste herrialdeetako talde onenen aurkako lehiaketa kontinentala da, eta taldeak orain arte erakutsitako batasuna eta konpromisoa dira gure aukerez fidarazi behar gaituena.

AZk dinamika onari eutsi dio Eredivisien, porrotaren berri izan gabe eta garaipena lortu du azken hiru konpromisoetan. Reale Arenako partidan ikusi genuen Arne Slotek zuzentzen dituen jokalarien sendotasuna, eta irudi bikaina eman behar izan zuten gipuzkoarrek garaipena eskuratzeko. Europan lehiatzen jarraitzeko prest gaude. Irmo gure erantzukizunean. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!