Real Sociedad 4-4 Real Betis

Izugarrizko partida

Vídeo

Duela urtebete izugarrizko neurketa bizi izan genuen Anoetan. Realak launa berdindu zuen Real Betisen aurka. Kanpokoek abantaila lortu zuten Sanabriaren golarekin, baina Willian Josek eta Oyarzabalek partida irauli zuten. Hala ere, Zou Feddalek neurketa berdindu zuen eta bigarren zatiaren hasieran Joaquinek 2-3koa egin zuen. Xabi Prietok partida orekatu zuen berriro ere eta azken minutuak guztiz zoroak izan ziren. Sergio Leonek laugarrena egin zuen, baina Llorentek, burukada baten bidez, azken berdinketa ezarri zuen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!