REALE ARENAREN EDUKIERA MURRIZTUAREN KUDEAKETA

"Desberdintasunak saihestu nahi ditugu"

Vídeo

Jokin Aperribay presidenteak agerraldia egin du gaur eguerdian hedabideen aurrean, Reale Arenan lehen taldeak irailean jokatuko dituen liga partidetarako (Sevilla FC eta Elche CF) edukiera murriztuaren kudeaketaren nondik norakoak azaltzeko.

Aurreko partidetan erabilitako irizpideen esperientziarekin eta Reale Arena ahalik eta beteena izan dadin, asmoa da "partida horietarako izena eman duten pertsonen arteko desberdintasunak murriztea". Horrela, abuztuko bi partidetarako izena eman eta Reale Arenara joan ez den bazkideak sarrera ziurtatuta izango du Sevilla FC taldearen aurkako partidarako, baldin eta aurreko egunetan egingo den zozketarako izena ematen badu. Edukiera murriztuaren kudeaketari buruzko informazio xehatua webguneko hurrengo albistean aurki daiteke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!