HIRUGARREN ASTERAKO

Lan plana

Asier Garitanoren taldeak bederatzi lan saio beteko ditu Zubietan hirugarren lan astean eta bi lagunarteko jokatuko ditu, asteazkenean Real Unionen aurka Azkoitian eta larunbatean CA Osasunaren aurka Bergaran. 

Txuri-urdinek bi lan saio bikoitz izango dituzte eta baita partida eguneko goizean lan egin ere. Plana honela geratzen da: 

Astelehena: 9:30 eta 18:00, Zubieta. 

Asteartea: 9:30 eta 18:00, Zubieta. 

Asteazkena: 9:30, Zubieta. 19:00 Real Sociedad – Real Union, Txerloia.

Osteguna: 9:30, Zubieta. 

Ostirala: 9:30 eta 18:00, Zubieta.

Larunbata: 9:30, Zubieta. 18:00 Real Sociedad – CA Osasuna, Agorrosin.

Igandea: atsedena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!