Gure bi talde jubenilak arratsalde honetan hasi dute aurredenboraldia Zubietan. Joseba Ibarburu presidenteordea eta Alex Pereda kontseilariaren ongietorria jaso eta gero, bi taldeak z4 zelaira atera dira ohikoa den familia argazkia egin eta denboraldiari hasiera emateko. A Jubenilak zazpi eta Easok zortzi aste ditu aurretik Liga prestatzeko. Irailaren lehenengo eta bigarrean astean hasiko da txapelketa.
Ilusioa eta giro bikaina bizi izan dute lehenengo entrenamendu honetan. Jon Mikel Arrietak eta Iñigo Cortesek entrenatzen dituzten taldeak denboraldi berria prestatzen ari dira gaurtik aurrera. Harrobiko jokalari txuri-urdinak hazten joateko helburuarekin arituko dira entrenamendu bakoitzean, bai persona moduan baita futbolari moduan ere. Txapelketak, lagunartekoak eta lan saio ugari dituzte aurretik.
Lehenengo entrenamendu honetan, A Jubenilean jokalari hauek parte hartu dute: Gaizka Ayesa, Unai Marrero, Iraitz Gelbentzu, Alex Carbonell, Unai Arrieta, Jon Ander Obeso, Miguel Ăngel Manso, Urko GonzĂĄlez, Jon Pacheco, Ander Zoilo, Iñaki Recio, Julen Odriozola, Unai Arruabarrena, Joanes Revilla, Imanol Galarreta, Ander Martin, Julen Zubillaga, Iker Kortajarena, Ibai Salaberria, Ander PĂ©rez Valtierra, Jon Magunazelaia, Markel Goñi, Jakes Gurrutxaga, Ander Barrenetxea, Asier Teijeira, Ekain Regil, Jon SĂĄnchez, Julen Lobete, Peru Ruiz, Loic Lespinasse.
Eason, bere aldetik, futbolari hauek aritu dira lanean: Egoitz Arana, JosĂ© Ortega, Julen Arotcarena, Asier Zeberio, Beñat Elkorobarrutia, Peru RodrĂguez, Aritz Muguruza, Kerman Sukia, Igor Irazu, Eneko Azurmendi, Kaiet Agote, Alberto Dadie, Unai Telletxea, Sasti San Martin, Ălvaro GonzĂĄlez, Asier Ortiz, Beñat Turrientes, Jon Gorrotxategi, Jon Balda, Unai GarcĂa, Beñat Almandoz, Aimar Marcos, Ander Irigoien, Jon Karrikaburu, Urko Beloki.