Deportivo Alaves - Real Sociedad

Mendizorrotzarako sarreren informazioa

Epea itxita

Maiatzaren 4an Realak Mendizorrotzan jokatuko du, 18:30etan. Alavesek 378 sarrera eman dizkio guztira klub txuri-urdinari Gazteizen jokatuko den partidarako.

Sarreren banaketa urrengoa izango da:

108 sarrera gure bazkideentzat (25 euroren truke) formulario honen bitartez. Bazkide bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahal izango ditu (bi sarrera horien erabiltzaileak derrigorrez bazkide izan beharko dute). Sakatu hemen formularioa betetzeko.

80 sarrera klubaren konpromezuentzat, 91 sarrera lagun-taldeentzako eta 108 sarrera Halcon Bidaiak-rentzat izango dira.

Sarreren eskaera gure webgunearen bitartez egin beharko da. Eskaera gaurtik aurrera (apirilak 23) hurrengo asteleheneko 13:00ak arte, apirilak 29, egin ahal izango da. 

Epea amaitzean, astelehenean bertan, eskaera egin duten bazkideen artean zozketa egingo da. Arratsalde horretan, sarituen zerrenda eta sarrerak jasotzeko ordutegia ipiniko dira gure webgunean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!