Real Sociedad 2-2 Real Betis

Pena

Vídeo

Ez da posible izan. Gertu egon da, baina Realak ezin izan du Errege Kopako kanporaketa gainditu Real Betisen aurka bina berdindu ondoren. Kanpoko golen balioak Reala kanporatu du. Txuri-urdinek neurketa ona burutu dute. Aldiz, ezin izan dute partida irabazi.

Realak dena eman du hasieratik. Merinok lehen aukera izan du burukada batean, baina ez du ondo errematatu. Pena. Betisek baloia izan du. Ordez, ez du arriskurik sortu. Baina 37. minutuan Canalesek gaueko lehen gola lortu du. Txuri-urdinen erantzuna azkarra izan da. Hiru minutu ondoren Zubeldiak oreka jarri du markagailuan. Bana eta aldageletara.

Gol bat falta zen kanporaketa gainditzeko. Bakarra, baina ezin zen golik jasan. Bilatu du Realak. Etengabe. Amaitzeko ordu erdia geratzen zenean, Merinok gola sartu du, buruz, Januzajen erdiraketaren ondoren. Aurretik jarri dira markagailuan txuri-urdinak, baina asko gelditzen zen oraindik. Eta horrela, Lorenek binakoa egin du Betisen alde. Hogei minutu partida bukatzeko eta beste gol bat sartu behar zen. Gipuzkoarrak amaieraraino saiatu dira baina zorterik gabe. Kanporatuak Kopatik baina aurpegia emanez. Orain, LaLigan pentsatzera. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa: 

Real Sociedad: Moya, Zaldua, Le Normand (Juanmi, min.86), H. Moreno, Theo, Illarra (kap), Zubeldia, Merino, Oyarzabal, Januzaj (Sandro, min.72) y Willian J.

Real Betis: Joel Robles, A. Barragan, Mandi, Javi Garcia, Bartra, Tello, William, Lo Celso, Canales, Joaquín (kap) (Feddal, min.78) y Loren (Sergio Leon, min.93).

Golak: 0-1: Canales, min.37. 1-1: Zubeldia, min.40. 2-1: Merino, min.62. 2-2: Loren, min.70.

Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand, Januzaj, H. Moreno eta Illarrari eta kanpoko Loren eta Barragani. Lo Celso kanporatu du bi txartel hori erakutsi eta gero (min.90).

Asistentzia: 21.090 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!