AMETS BAT

Poz ugari

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Donostiko Santo Tomas Lizeoko 102 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa social eta hezitzaile honekin.

Orain dela zenbait denboralditik hona ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egingo dute, mutilen taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Barbara Latorre eta Ander Guevara jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Ekintza ostiralean itxiko da Reale Arenan CD Leganeses aurka jokatuko den partidarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!