BIDAIA

Prest Ingalaterran

Reala prest dago Nottinghameko kontzentrazio hotelean aurretik duen asteburu gogorrari begira. Imanolen jokalariek bi norgehiagoka jokatuko dituzte Nottingamn Forest eta Millwallen aurka, hurrenez hurren. Bi taldeek Football League Championshipen jokatzen dute, bertako bigarren dibisioan, abuztuak 3 hasten dena. Talde Gipuzkoarra baino prestakuntza aurreratuagoarekin egongo dira.

Lehenengo norgehiagoka Nottingham Foresten aurka izango da bihar 20:45ean, Gipuzkoako orduan. Bigarrengo neurketa Millwallen kontra izango da 15:00etan. Zaleak txuri urdinen esperientzia britaniarraren lekuko izateko aukera izango dute, bi partidak zuzenean emango baitira Realaren webgunean.

Bidai honetara jokalari hauek joango dira: Gero Rulli, A. Remiro, Zubiaurre, Gorosabel, Zaldua, Aritz, Sagnan, Raúl Navas, Le Normand, Llorente R., Aihen, Rodrigues, Guevara, Illarra, R. Pardo, Zurutuza, Zubimendi, Odegaard, López, Januzaj, Isak, Wllian J., Portu eta Djouahra.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!