ZORAMENA CHAMPIONSEKO KAMISETAREKIN

Salmenten errekorra egun batean

Zoramena Champions Leagueko kamisetarekin. Atzo aise gainditu zen salmenten errekorra egun batean Realaren ekipazio batekin. Bere aurkezpenean -bezperan hasi zen online-salmenta-, gure dendek zale mordoa jaso zuten, Europako lehiaketa nagusiko izarrak janzteko gogoz.

Goizetik ongintzazko partida amaitu arte, Donostiako erdialdeko Elkano eta Reale Arenako dendak jendez gainezka egon dira. Hiru ekipazio arrakasta handia izan dute. Orain arte, Kopako eta gure estadioko oroitzapenezko kamisetak salduenak izan dira egun batean.

Datorren asteko ordutegiak

Gure dendak irekita egongo dira hurrengo astean, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!