bazkideak

San Mameserako sarreren irabazleak

Dagoeneko egin da urriaren 5ean San Mamesen (21:00) Athletic Cluben aurka Realak jokatu beharreko partidarako gure bazkideentzat sarreren zozketa.

Bilboko klubak bidalitako sarreretatik 311 sarrera gure bazkideentzat jarri dira eskuragai gure webgunearen bitartez.

Baldintza guztiak betetzen zituzten eskaeren artean zozketa egin da eta irabazle suertatu diren bazkideak honako ID-a dutenak dira (137 eskaera bikoitz eta bakarko 37 eskaera).

Sarrerak bulegoaren ondoan denbora baterako prestatu dugun txarteldegian jasoko dira urriaren 3an, 10:00etatik 19:00etara.

Ezinbestekoa da joango diren bi bazkideen ID, izena, abizena, NAN eta telefono zenbakia jartzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!