REAL BETIS – REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 14:00)

Sevillarako zerrenda

Realak arratsaldean bete du azken lan Saioa bihar Real Betisen aurkako partida prestatzeko. Zubietan ateak itxita egindako entrenamenduaren ondoren Imanol Alguacil entrenatzaileak deialdia ezagutzera eman du.

Zerrenda honakoa da: Remiro, Zubiaurre, Gorosabel, Zaldua, Llorente, Le Normand, Sagnan, Aihen, Guevara, Pardo, Merino, Odegaard, Sangalli, Oyarzabal, Portu, Barrenetxea, Isaak eta Willian José. Baja medikuak: Illarra, Zurutuza, Monreal eta Moya (mina ezker belaunean). Zubeldia santzionatua dago eta gainontzeak erabaki teknikoagatik geratzen dira kanpoan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!