REAL SOCIEDAD – MANCHESTER UNITED (18:55)

This is la Real

Gaur realzale guztiek markatutako egun horietako bat zen. Gure Realak Manchester Uniteden aurka jokatuko du Europa Leagueko final-zortzirenetarako txartela jokoan dela. COVID-19aren pandemiak, pandemia madarikatu honek, zuekin harmailetan bizitzeaz, joaneko partida gure etxean jokatzeaz gabetu gaitu eta Allianz Stadiumeko gure "etxean" jokatzera behartu gaitu. Baina ilusioarekin eta sentimendu txuri-urdinarekin ezin izango du ezer egin, oztopoz-oztopo gainditu eta sugar biziarekin iritsi bait gara.

Gure aurkaria bere azken denboraldietako unerik onenean dator. Premier Leagueko bigarren postuan, Bruno Fernandes portugaldarrak, 13 gol eta 10 asistentzia, eta Marcus Rashford harrobiko jokalariak, 8 gol eta 8 asistentzia, gidatutako joko bikainarekin. Begiratu begiratzen dugun tokian mehatxu bat egongo da, baina prest gaude. Jokalariek euren planteamenduan duten konfiantza ez da txikituko, aurrean ikusiko duten handitasuna gorabehera. Errespetua, gorena. Irabazi duguna ere bai. This is la Real. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!