“Datuen babeserako Informazio Gehigarria”

Zein da zure Datuen Tratamenduaren arduraduna?

Jakinarazten dizugu bildutako datu pertsonalak REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen erantzukizunpean tratatzen direla, sozietatearen helbidea Anoeta pasealekua, 1, 20014 Donostia/San Sebastian, (Gipuzkoa). [email protected]

 

Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Jasotako datuak tratatzearen helburua da REALeko abonatuek eta zaleek egindako ekarpenak kudeatzea, “ZURI ENTZUTEN” egitasmoaren barruan landuko diren gaien inguruan. Aldi berean, egindako ekarpenaren eta gaiaren arabera, REALA dagokion pertsonarekin harremanetan jarri ahal izango da, antolatuko den bilerara gonbidatzeko eta parte hartzeko eskatzeko, gai jakin hori eztabaidatzeko.

 

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Zure ekarpena gauzatzeko beharrezkoa den denboran tratatuko eta gordeko dira zure datuak. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiak legezko preskripzio epeen arabera.

 

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko oinarria, eta REALaren interes legitimoa, abonatuari edo zaleari aukera bat emateko beharrezkotzat jotzen dituen ekarpen eraikitzaileak egin ditzan, REALAK proposatzen dituen gaiei  buruz, “ZURI ENTZUTEN” egitasmoaren barruan.

 

Zer hartzailek jasoko ditu zure datuak?

Emandako datuen tratamendua REALAK baino ez du egingo, eta ez zaizkio beste inolako erakunderi jakinaraziko edo lagako, Klubaren zerbitzua egiten dutenei izan ezik, dagokion zerbitzua egiteko, zerbitzuak egiteko kontratu baten babespean, Tratamenduaren Arduradunaren kontratu baten babespean eta konfidentzialtasun kontratu baten babespean: Microsoftek “lainoan konputatzeko” zerbitzuetarako, EBko lurraldearen barnean eta kontratuetan ezarritako pribatutasun bermeari lotuta.

 

 

Zein dira zure eskubideak datuak ematean?

Edonork du REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen berari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen ari diren edo ez jakiteko eskubidea.

Interesa duenak norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dauka, bai eta datu desegokien zuzenketa edo, besteak beste, biltzeko erabili ziren helburuetarako jadanik behar ez direnean, ezabaketa eskatzeko ere.

Hona hemen REALak zure eskubideak gauzatzeko zure esku jartzen dituen kontakturako bideak:

Eskubideez baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.

Zuk REALari emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen fitxategi atxikian bidali diezazkizuke zure helbide elektronikora.

Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo dagokion autoritateari erreklamaziorik aurkeztu nahi badiozu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) webgunean kontsultatu dezakezu, hemen: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php.

 

Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak.

REALak datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta ezarri beharreko legediak uneoro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu ditu, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REALaren ardurakoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean.