Sarreren eskaera

ANIMATU REALA SALZBURGO-N (AUSTRIAN)

Gaurtik abenduaren 26ra bitartean 12:00ak arte, zure sarrerak eskatu ahal izango dituzu UEFA Europa Leaguen Realak FK SALZBURG-en aurka jokatuko duen partidarako, Otsailaren 22an, Lerkendal estadioan.

  • Anoetako leihatilan guztira 800 sarrera jarriko dira salgai. 25 euroko prezio bakarra izango dute.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eskatu ahal izango ditu, eta bazkidearen IDa sartu beharko da (bazkide izanez gero), izena, abizenak, NANa eta telefono zenbakia.
  • Eskatutako sarreren kopurua daudenak baino gehiago badira, lehentasuna emango zaie bazkide direnen eskaerei.
  • Garrantzitsua da zure bazkide IDa ematea, baita zure laguntzailearena ere. IDa ez duten eskariak ez direla bazkideenak ulertuko da.
  • Behar izanez gero, eskariei erantzuteko zozketa bat egingo da, hilaren 26an, 13:00etan, betiere bazkideen eskariak lehenetsiz.

Sarrerak Anoetako leihatilan hartuko dira, asteazkenean, hilak urtarrilaren 8an, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Txarteldegian bakoitzaren bazkide txartela aurkeztu beharko du, sarreren erabiltzaileen izena eman beharko du, eta abizenak eta NANa adierazi beharko dute, baita bidaiaren plana ere (data, hegaldiaren ordutegiak eta garraiobidea).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!