Girona FC – Real Sociedad (21:00)

2017aren sprinta hastera

2017 urtearen sprinta hasiko du gaur Realak. Txuri-urdinek bederatzi neurketa gogor dituzte Eguberrira iritsi aurretik (LaLigako sei, UEFA Europa Leagueko bi eta Errege Kopako itzulera). Helburua argia da hurrengo asteetarako, 2018a ligan ondo kokatuta eta beste bi txapelketan sailkatuak egonda hastea da. 


Lehen erronka gaur gauean, gipuzkoarrek Girona FC-ren etxea bisitatzen dute 21:00etatik aurrera. Talde gironarra momentu onean iristen da norgehiagokara, garaipena eskuratu du azken hiru neurketatan, Real Madrid 2-1 mendean hartu zuten besteak beste, eta jarraipena ematea dute buruan. Esperientzia handia duten Iraizoz edo Stuani bezalako jokalariak dituzte  taldean, baina baita maila handia erakusten ari diren Maffeo edo Portu gazteak ere. Pere Pons, jokalari garrantzitsua Machinen eskeman, baja izango da lesioagatik.


Lehia estuak gure jokalarientzat hiru lehiaketetan, baina frente guztietan maila ona azaltzeko gai direla erakutsi dute. Gaur Montilivin erakustaldi berri bat. GOAZEN REAL!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!