DENBORALDIKO GOLIK ONENA

50 metrotik

Vídeo

Gure jarraitzaileek, YouTubeko kanalaren bidez, dagoeneko aukeratu dute lehen taldearen denboraldiko golik onena. Erabiltzaileen botoen arabera, irabazlea Ander Barrenetxeak El Sadarren CA Osasunaren aurka sartutako gola izan da.

Hiru golik onenen artean, Barrenetxearenaz gain, Gorrotxak Anoetan Athleticen aurka sartutakoa eta Guedesek San Mamesen lortutakoa sailkatu dira.

Bozketan parte hartu duten zale guztien artean zozketa egin da, eta Julen Martiarena izan da denboraldi berriko elastiko txuri-urdinaren irabazlea.

Zorionak irabazleari, eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!