Hasi da aurredenboraldiko lana Reale Arenan. Sadiq izan da entrenatzen hasi den lehena. Gaur arratsaldean motzez jantzi da eta ia bi orduz aritu da lanean gure estadioko gimnasioan eta berdegunean. Denboraldia dagoeneko Taldearekin entrenatuz amaitu zuen eta bide on horretik jarraitu nahi du.
Sadiq gosez eta anbizio handiz iritsi da, jokatzera itzultzeko eta taldean garrantzitsua izateko, iritsi zenean izan zen bezala. Real Sociedad TV berarekin egon da eta bihar gure kanaletan argitaratuko den solasaldi bat grabatu du.
Gaur aurrelariaren txanda izan da eta pixkanaka gainerako taldekideak iristen hasiko dira. Astelehena izango da hainbat harrobiko gazteen txanda aurredenboraldira egokitzeko epea hasteko, eta astelehenean, hilak 10, hasiko da lehen taldea lanean. Guztiak egongo dira, internazionalak izan ezik. Hauek pixkanaka batzen joango dira. Hilaren 17an Kubo itzuliko da, 20an Le Normand, Merino, Zubimendi eta Traoré, eta 21 urtez azpiko Pacheco eta Barrene Europako txapelketan parte hartu eta bi astera hasiko dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin