FC INTERNAZIONALE 1-0 REAL SOCIEDAD (UEFA YOUTH LEAGUE)

Agur harrotasunez

UEFA Youth Leagueko gure taldea harrotasunez erori da azken jardunaldian Interren aurka bat eta huts galduz, txapelketari agur esanez. Txuri-urdinek irabazi egin behar zuten eta Benficaren porrotaren zain egon, baina ez dute Milanen garaitzea lortu partida oso parekatu batean, penalti batek erabaki duena. 

Milandarrak hobeto sartu dira partidara eta euren bi abagune bakarrak lehen minutu horietan iritsi dira. Di Maggiok, gutxigatik joan den jaurtiketa gurutzatu batekin, eta Sarrek, gola sartzeko dena alde zuenean zutoinean jo duen erremate batekin, oso gertu izan dute gola. Txuri-urdinek gorantz egin dute minutuek aurrera egin ahala eta zelaian finkatzen joan dira lehen zatiaren parte handi bat menderatzea lortuz. Lebarbierrek donostiarren abagune bakarrenetako bat sortu du, ate gainetik joan den urruneko jaurtiketa batekin. Ezer gutxi lehen berrogeita bost minutu hauetan.

Donostiarrak hobeto atera dira aldageletatik igaro ondoren, eta, gainera, lehen zatian baino arrisku handiagoa sortu dute. Ramirezek donostiarren onena izan du eskuin hegaletik egindako barnekaldi batekin, baina bere jautiketa Raimondik urrundu du. Arenzanak, Garrok ezkerretik erdiratu ondoren, berea izan du buruz. Italiarrek, jokaldi bakan batean, penalti bat behartu dute eta Sarrek, hamaika metroetatik, ez du barkatu. Azken ordu erdian emaitzari vuelta ematea bilatu dute txuri-udinek etangabe. Olarrak, area barrutik egindako erremate batekin, oso gertu izan du berdinketa, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Milandarrek ere partida erabakita utzi ahal izan dute kontraerasoan, baina Folgado bikain aritu da Kamateren gola saihestuz. Azkenean, zoritxarrez, markagailua ez da mugitu.

Agur txapelketari, baina aurpegia emanez eta azkeneraino lehiatuz. Gure harrobiaz harro. Zubietaz harro. We are Real.

Fitxa teknikoa:

FC Internazionale: Raimondi, Aidoo, Stante, Alexiou, Motta (Cocchi, min. 57), Di Maggio, Stankovic (kap.), Berenbruch, Quieto (Bovo, min. 86), Spinacce (Kamate, min. 76) eta Sarr (Zuberek, min. 86).

Real Sociedad: Folgado, Beitia (kap.), Martin, Lebarbier, Gibelalde, Eceizabarrena, Arruti (Astiazaran, min. 75), Ramírez, Mariezkurrena, Garro (Olarra, min. 65) eta Arenzana.

Gola 1-0: Sarr (pen.), min. 65.

Epailea: Antoni Bandic (Bosnia-Herzegovina). Txartel horia erakutsi die etxeko Motta, Spinacce, Di Maggio eta Kamateri eta kanpoko Ramirez eta Martini.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!