Realak eta Laura Caminok akordioa lortu dute futbolaria talde txuri-urdinean aritzeko 2028-2029 denboraldiaren amaierara arte.
Laura Camino Santanderren jaio zen duela 24 urte. Indartsua, lehiakorra eta moldakorra da, eta jokoaren alderdi askotan nabarmentzen da. CD Monte Féminasen eman zituen lehen urratsak futbolean, eta ondoren Real Oviedon eta Racing Féminasen jarraitu zuen bere garapena. Liga F-ra iritsi aurretik, bilakaera nabarmena izan zuen bi talde horietan. Azken denboraldietan, berriz, SD Eibarren aritu da maila gorenean.
Kantabriarra denboraldi bikaina osatu ondoren iritsi da Zubietara. Liga F osoan aireko buruz buruko lehia gehien irabazi dituen jokalaria izan da, baita intertzeptazio gehien pilatu dituena ere. Datu horiek agerian uzten dute lehian erakusten duen sendotasuna, jokaldiak aurreikusteko duen sena eta zelai osoan duen eragina.
Policlínica Gipuzkoan osasun-azterketa gainditu eta Anoetako bulegoetan kontratua sinatu ondoren, Alex Uranga kontseilariarekin batera, jokalaria pozik mintzatu da bere etapa berriari buruz: «Oso pozik eta ilusioz nago. Taldea ezagutzeko eta lanean hasteko gogo handia dut, eta nire onena ematera nator».
Ongi etorri, Laura!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin