Realak akordioa lortu du Alejandro Remiro atezainarekin klub txuri-urdinera irits dadin 2019 uztailaren 1etik aurrera. Jokalari berria askatasun-agiriarekin iritsiko da eta 2023ko ekainaren 30a arte sinatuko du. Aurkezpena hurrengo hilaren hasieran izango da.
Alejandro Remiro Cascanten jaio zen 1995eko martxoaren 24an. Bere herriko taldean hasi zen jokatzen eta kadete mailan Athletic Clubeko harrobiko taldeetara pasa zen. Bi urte egin zituen bilbotarren filialean eta 2016ean utzita joa zen Levante UD taldera. Han lau partida besterik ez zituen jokatu eta neguko merkatuan Bilbora bueltatu zen. 2017ko udan SD Huescara joan zen utzita eta han urte bikaina egin zuen, protagonista izanda (41 partida jokatu zituen) taldeak Lehen Mailara lortu zuen igoeran. Pasa den urtean Bilbora itzuli zen baina ez zuen minuturik jokatu. Nafarra internazionala izan da espainiar selekzioaren beheko mailetan. Orain Realera iritsiko da hazten jarraitzeko gosez eta duen maila erakusteko asmoz. Fitxaketa ona ate txuri-urdina indartzeko. Ongi etorri, Remiro.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin