Gabonetako Alebin Txapelketak ezin hobeto itxi du bere hogeigarren edizioa. Txapelketak hamar eta hamaika urte bitarteko haurrak bildu ditu berriro futbolaren balioez gozatzeko. Atzo jokatutako partiden ondoren, gaur Vasconia txapeldun izan da final handian Martutene mendean hartuta. Sansek, bere aldetik, hirugarren bukatu du Tolosari hirugarren eta laugarren posturako neurketan irabazita.
Bi egun ahaztezin izan dira, eta mila haur inguruk, bere familiez babestuta, inoiz ez bezala gozatu dute Gabonetako ohiko hitzordu honetan. Futbola eta horren inguruan sortutako giro bikaina izan dira bi egun zoragarriren protagonista.
Txapelketa sari banaketarekin amaitu da. Joseba Ibarburu presidenteordeak, Alex Uranga, Alex Pereda eta Maite Azkoaga kontseilariek, Luki Iriarte harrobiko futbol zuzendariak, eta Luis Arconada mito txuri-urdinak, txapelketako lau talde finalistei banatu dizkiete garaikurrak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin