Amets Bat

Ilusio txuri-urdina

Vídeo

Gaur egun berezia izan da Zubietan. Donostiako Orixe Ikastolako, Urnietako Presentacion de Mariako eta Donostiako Ekintza Ikastolako 168 txikien Amets Baten jardunaldi ahaztezin batean parte hartu dute klub txuri-urdinarekin. Goizeko hamarretatik Zubietako instalazioak eta klubeko historiaren eta baloreen bideoa ikusten gozatu dute. Bestalde, jolasean aritu dira hainbat ekintzekin. Txikien zoriontasuna nabaritu da Zubietan, ezin hobe egon dira.

Lehen taldeko entrenamendua intentsitate handiko momentua bizi izan dute. Jokalariek txikien ilusioa lehen minututik sentitu dute. Taldea etenik gabe animatu dute denboraldi amaiera bikaina burutzeko. Ondoren momentu bereziena iritsi da. Ruben Pardok eta Naiara Beristainek solasaldi atsegina igaro dute txikiekin. Aukera ezin hobea izan da sinadurak eta argazkiak eskuratzeko. Ahaztezina izan da guztientzat.

Arratsaldean Aquariuma bisitatuko dute gaurko eguna amaitzeko eta apirilaren 8an Anoetatik biziko dute Girona FC taldearen aurkako neurketa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!