CA OSASUNA – REAL SOCIEDAD (21:00)

Amets egiten jarraitzeko desira


Realak finala jokatuko du gaur gauean Sadarren. Derbiko porrotaren amorrua final-laurdenetarako txartela lortzeko desiraz eraldatuta, Imanol Alguacilen mutilek gau handiek duten zapore horrekin egingo diote aurre CA Osasunaren aurkako lehiari. Hiru lehiaketatan ari gara jokatzen eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu.


Gorritxoak FC Barcelona ia kanporatzetik datoz Saudi Arabian jokatu den Superkopako finalerdietan eta atseden egun gehiagorekin. Eszenatokiak eta aurkariak maila onena erakustera behartuko gaituzte eta sariak hala izatea merezi du. Segi dezagun ametsetan. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!