Realak gaur eguerdian beren zaleen aurrean garaipenarekin berriro topo egin eta helburua lortzeko beste urrats bat emateko erabakiarekin jauziko da berdegunera. Taldearen maila bikainak garaipenak eta arrakastak ospatzera ohitu gaitu, baina une honetan, emaitzak laguntzen ari ez direnean, guztion konpromisoa azaleratu eta amets berri baterantz bultzatzera behartzen gaitu, Europan bosgarren urtez jarraian lehiatzeko.
UD Las Palmasek eliteko futbolerako itzulera lasaia izan du. Horiak, bi hilabete eta erdi garaipenik lortu gabe egon arren, etxeko lanak eginda heldu dira Reale Arenara jaitsiera postuetatik 11 puntura. Ikasturtearen lehen erdian zerbait gehiago lortzea amestu zuten, baina azken hilabeteetako dinamika txarrak erreakziorako aukerarik gabe utzi ditu.
Talde guztiek dituzte helburuak jokoan azken jardunaldietan eta helburu horiek lortzeko determinazioa da amaiera markatuko duena. Bost final, hiru Reale Arenan zuekin, Europako futbolaz berriro gozatzeaz ahal izateko. Erreakzionatzeko unea da, garaipenaren bila salto egiteko unea. Denok batera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin