REAL BETIS 0-0 REAL SOCIEDAD

Anoetan erabakiko da

Vídeo

Ez da golik izan Benito Villamarinen. Partida parekatua izan da eta kanporaketa airean geratzen da. Bi taldeek ez dute asmatu atearen aurrean eta horrek Reala irabaztera behartzen du datorren ostegunean. Final laurdenak pauso batera daude.

Reala oso ondo zelairatu da eta lehen aukera Sangallirentzat izan da. Hori poza berdegunean berriro ikusteagatik! Joelen aurrean geratu da baina baloia atezainaren gorputzera joan da. Etxekoak hazten joan dira pixkanaka, Rulliren ate aurrea arrisku handirik sortu gabe. Argiena haientzat, Joaquinek area kanpotik langara bota duen ezkerkada.

Bigarren zatian gehiago kosta zaio Realari,, Betis nagusi zen eta gola egiteko zorian izan dira, baina pixkanaka bere indarra gutxitzen joan da eta Realak pauso bat aurrera egin du. Aukera Itzela izan du, gainera, Juanmiren oinetan, baina aurrelariak ez du asmatu. Azken txanpan Setienen taldeak azken esfortzua egin du baina Reala kondo eutsi du.

Dena erabakitzeke. Final laurdenetarako txartela ostegunean erabakiko da Anoetan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Joel Robles, Barragán, Mandi, Bartra, Francis, William, Guardado (Tello, min.62), Canales, Lo Celso, Joaquín (cap)(Boudebouz, min.84) eta Sanabria (Loren, min.78).

Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Le Normand, Llorente R. (H. Moreno, min.69), Theo, Zubeldia, Zurutuza (cap)(Merino, min.46), Sangalli (Januzaj, min.84), Oyarzabal, Juanmi eta Bautista.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak etxeko Mandirentzat eta kanpoko Zaldua, Zubeldia eta Llorenterentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!