Mikel Oyarzabal

Apirileko MVP

Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, apirileko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den SD Eibar, Girona FC, UD Las Palmas, Atletico de Madrid, Malaga CF eta Athletic Cluben aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Mikel Oyarzabal. Aurrelari txuri-urdinak 9 puntu lortu ditu, beraz, bera da apirileko MVP-a.

Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Mikel Oyarzabalen kamiseta irabazteko. Irabazlea Guadalupe Urriza da. Zorionak! 

Funtzionamendua:

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!