Gero eta gutxiago falta da txikienek esperientzia ahaztezinaz disfrutatzeko Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen 'Gabonak Realarekin' programarekin. Astelehenean ekintza arrakastatsu honetan izen emateko epea zabalduko da eta 2012. eta 2015. urteen artean jaio diren neska-mutilentzat zuzenduta dago. 'Gabonak Realarekin' txanda bakarrean ospatuko da, abenduaren 26tik 29ra. Plazak mugatuak dira eta izen emateak taldeka egin daitezke (4 ume talde bakoitzeko). Ekintza honi esker, txikienek kirola praktikatzeko aukera izango dute Zubietako instalazioetan, primeran pasako dute lagun berriak egiten eta, bertan, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Inskripzio epea zabalik dago abenduaren 10a arte edota plazak agortu arte. Izen ematea Real Sociedad Fundazioaren bidez egin behar da, Ikasi Bizi atalean, hain zuzen. 
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin