Realak astelehenean hasiko du bere bigarren lan astea Zubietan. Txuri-urdinek bost entrenamendu osatuko dituzte larunbatean Alavesen aurka Laguardian jokatuko duten lagunartekoarekin amaitzeko.
Astelehenean, jendearentzat zabalik
Imanol Alguacilen taldeak astelehenean egingo duen saioa irekia izango da, beraz, taldea gertutik ikusi nahi duten zale guztiek Jose Luis Orbegozo zelaian egingo den entrenamendua bertatik jarraitzeko aukera izango dute.
Zubietako sarbidea.
Zubietako instalazioetan egiten ari diren hobekuntza-obrak direla eta, ibilgailuak ez dira z7ra doan errepidetik sartuko. Hipodromoko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen da. Mercabugatiko biribilgunetik iristen den trafikoa aparkaleku horretara bideratuko da.
Asteko lan-plangintza honako hau izango da:
Astelehena: 10:30, Zubieta (zaleentzat irekia).
Asteartea: 10:30, Zubieta (itxita).
Asteazkena: 10:30 (itxita).
Osteguna: 10:30 (itxita).
Ostirala: 10:30 (itxita).
Larunbata: 18:00: Deportivo Alaves – Real Sociedad, Laguardia.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin