REAL SOCIEDAD 0-1 SEVILLA FC

Atzerapausoa

Vídeo

Realak porrota jaso du gaur gauean Sevillaren aurka, eraginkortasun faltak talde txuri-urdina berriro zigortu duen norgehiagoka batean. Sailkapenean gora egiteko aukera on bati ihes egiten utzi diote donostiarrek.

Partida gipuzkoarren nagusitasunarekin hasi da. Imanolen taldeak aurrea hartzeko aukera onak izan dituz, batez ere geldikako jokaldietan. Zubeldia, buruz, eta Aguerd, ezkerrarekin hegan, goletik gertu egon dira. Erasoan arin ari ziren Reala eta Becker, Sergioren erdiraketa bat errematatuz, eta Oskarssonek ere, area aurrealdetik egindako jaurtiketa batean, bereak ere izan dituzte. Sevillak Marrero bakarrik kezkatu du Lubakioren jaurtiketa batekin, atezainak erantzun ona emanez.

Aldageletako irteerak ez du eragin onik izan txuri-urdinentzat, andaluziarrak aurreratu egin baitira Ejukeren jaurtiketa estu bati esker. Imanolek lau aldaketa egin ditu partida astintzeko, baina bigarrena egitear egon dena Sevilla izan da. Marrerok hatzekin ukitu du Isaacen errematea baloia zutoinera bidaltzeko. Gipuzkoarrak ez dira fin ibili erasoan bigarren zatian eta, erraz iritsi diren arren, ez dira gol-aukerak sortzeko gai izan.

Denboraldia aurrera doa. Ez da erraza mailari eustea, eta Realari kostatzen ari zaio ikasturte honetan erregularra izatea. Ligako sailkapena zaildu egiten da, baina oraindik dena oso estua dago eta denentzako aukerak egongo dira. Bitartean, Europan amets handiak egiten jarraituko dugu, ostegunean erronka ederra baitugu. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Marrero, Aramburu (Traoré, min.61), Zubeldia (kap), Aguerd, Javi López, Olasagasti (Oyarzabal, min.61), Turrientes (Zubimendi, min.61), Sergio Gómez (Take, min.78), Marín, Becker (Barrene, min.61) eta Óskarsson.

Sevilla FC: Nyland, Carmona, Badé, Kike Salas, Pedrosa, Agoumé, Sow, Saúl (kap)(Peque, min.84), Lukébakio (Idumbo, min.92), Ejuke (Sambi, min.70) eta Isaac (Juanlu, min.70).

Gola: 0-1: Ejuke, min.47.

Epailea: García Verdura. Txartel horia erakutsi die etxeko Marín eta Traoreri eta kanpoko Sambiri.

Ikusle kopurua: 25.478 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!