SANSE 2-0 BARAKALDO CF

Aurrerapausoa

Vídeo

Sansek Barakaldori irabazi dio bi eta huts gaur arratsaldean Zubietan txuri-urdinen partida borobil batean.

Oso maila altuko lehen zatia gipuzkoarrek aldetik. Etengabeko jokaldi arriskutsuak, aurkaria presionatuz eta aukerarik jasan gabe. Navarro etxekoak aurretik jartzeko zorian izan da partidako lehen jokaldian, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan da. Gure filialak lanean jarraitu du, eta Olasagastik area barruko aldaratzea aprobetxatu du ezkerkada bikain batekin lehenengo gola sartzeko. Txuri-urdinek merituak egin dituzte atsedenaldira abantaila handiagoarekin joateko, batez ere Martinek egindako bi jaurtiketekin.

Bizkaitarrek aurrerapausoa eman dute bigarren zatian, lehen berrogeita bost minutuetan ez bezala. Etxekoek euren jokoa egiten jarraitu dute, baloiaren jabetza aliatu dutela eta atzean sendo. Doncelek izan du onena kanpokoentzat, Ayesak ondo gelditu duen errematearekin. Amaierarako hogei minutu pasatxoko kontraerasoan Alkainek izan du bigarrena, baina bere jaurtiketa langaren gainetik joan da. Amaierarako bost minuturen faltan, Aldasorok partida erabakita utzi du area barrutik egindako ezkerkada batekin.

Garaipen honekin laugarren postuan mantentzen dira txuri-urdinak, eta liderrak baino partida bat gutxiagorekin. Datorren astean Amorebieta aurkari zuzena jasoko dute Zubietan, hiru puntura duen talde gipuzkoarra baino postu bat gorago baitago. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco (Arambarri, min. 74), Gonzalez de Zarate, Ezkurdia, Jimenez, Olasagasti, Turrientes (Veiga, min. 74, Aranzabe (Alkain, min. 59), Navarro (Galarreta, min. 88), Martin (Aldasoro, min. 74) eta Lobete.

Barakaldo CF: Rabanillo, Ajuriagoikoa (Aparicio, min. 88), Picon, J. Lopez, Marc Martinez (Santana, min. 74), Obolski, Doncel (Seguin, min. 58), Etxeberria, Estrada, Goñi (Urkiza, min. 58) eta Bengoetxea (Guerrero, min. 88).

Golak: 1-0: Olasagasti, min. 21; 2-0: Aldasoro, min. 85

Epailea: Irurtzun Artola. Txartel horia erakutsi die kanpoko J. Lopez, Ajuriagoikoa eta Piconi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!