REALZALE PROGRAMA

Azken egunak puntuak metatzeko

Hurbil dago Realzale Programaren urteroko itxiera, zeinek egunero jarraitzaile gehiago ditu, batez ere gure bazkideen artean, bere kuota merkeago lor dezakete eta. 2018ko itxierari begira, hurrengo astelehena, abenduak 31, azken eguna izango da puntuak metatzeko Realzale Programan dauden marketan kontsumituz.

Urtarrilako lehenengo astean zehar abendu honetan metatutako puntu guztiak gehituko dira, modu horretan urtarrileko bigarren astean, Programako partaide bakoitzak 2018an metatu dituen puntuen gehiketa zehatza ezagutuko du. Data horien inguru, urtarrilaren erdialdera, klubak posta elektroniko bat bidaliko dizu jada zure puntuak truka ditzakezula jakinarazteko. 

Garrantzitsua: urtarriletik aurrera metatzen diren puntu guztiak 2019 ekitaldian kontuan hartuko dira, beraz ezingo dira trukatu 2020eko urtarrilara arte. 

Orain arte, zure puntu guztiek erabilera bakarra zuten, dela bazkide kuotatik deskontatzeko, dela familiako norbaiti oparitzeko, dela bazkide egiteko… Aurreko egunetan, erabilera askokoa kontzeptua estreinatu da, hau da, zure puntuak nahi duzun moduan banatu ahal izango dituzu hainbat erabileraren artean. Zure puntuen portzentaje bat zure kuotarako, beste portzentaje bat senide batentzat edo lagun batentza,…

Non aukera dezaket nire puntuen erabilera?

Web (behin izena emanda): Area pribatua / Realzale Programa atala / Puntuen kudeaketa.

Klika ezazu HEMEN zure area pribatuan sartzeko.

- Realzale App-a (behin izena emanda): Realzale atala / Puntuen kudeaketa.

 Klika ezazu HEMEN Realzale App-a deskargatzeko.

425.000 puntu baino gehiago

Realzale Programa abiarazi zenetik urte eta zerbait gehiago igaro eta gero, jada 12.400 pertsona baino gehiago dira Realzale Programaren gure marketan (RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcon Viajes, Vasa, Reale, IMQ eta El Diario Vasco, zeina berriki sartu baita Programan) erosteari probetxua ateratzen diotenak. Une honetan jada 425.000 puntu eskuratu dira gure bazkide, akziodun, RS Fan eta Realzale Programaren figura berezia den RS Lagun diren guztien artean. Erabaki al duzu zer egin zure puntuekin?

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!