FC BARCELONA-REAL SOCIEDAD (ASTELEHENA 13, 21:00)

Izena eman duten guztiek sarrera izango dute

86 lagunek eman dute izena datorren astelehenean Bartzelonan (21:00ean) jokatuko dugun partida zuzenean ikusteko. Ondorioz, bazkideen eta RS Fans-en eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie. Arratsaldean zehar, baieztapen hori bidaliko zaie inprimakiak bete zituzten pertsonei.

Sarrerak bihar 10:00etatik 20:00etara jaso beharko dira Bazkideentzako Arreta Bulegoan, Reale Arenan. Bazkidearen NAN edo txartela edo RS Fan eskatuko da. Gainerako sarrerak (237) bihar jarriko dira salgai estadioko leihatilan.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!