Gaur, astelehena, 12:00etan amaitu da UEFA Women’s Champions Leagueko kanporaketan Chelsea FCren aurka jokatuko den itzuliko partidara joateko izena emateko epea.
Partida asteazken honetan, irailaren 2an, jokatuko da, 19:00etan, Zubietako Estadioan. Jasotako eskaera guztiei erantzun ahal izango zaie; beraz, izena eman duten guztiek izango dute sarrera. Guztira, 1.073 lagunek eman dute izena, eskatzaileak eta laguntzaileak kontuan hartuta.
Gaur egunean zehar, eskaera egin dutenek izena emateko prozesuan erabilitako helbide elektronikoan jasoko dituzte sarrerak.
Zubietako Estadioan sartzeko, Realaren txartela eta posta elektronikoz jasotako sarrera edo sarrerak aurkeztu beharko dira.
Formularioan izena eman dutenek lehentasuna izango dute instalazioan sartzeko. Halaber, edukiera bete bitartean, aurrez izena eman ez duten Realeko bazkideak —gizonezkoen zein emakumezkoen taldekoak— eta RS Fanak ere sartu ahal izango dira. Kasu horietan, ezinbestekoa izango da Realaren txartela sarreran aurkeztea, eta edukieraren mende egongo da sartzeko aukera.
Publiko orokorrarentzako sarrerak salgai
Lortu HEMEN.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin