REAL SOCIEDAD-CHELSEA FC (ASTEAZKENA, 19:00)

Erosi zure sarrerak

Dagoeneko salgai dago UEFA Women’s Champions Leagueko kanporaketako itzuliko partidurako aforo orokorrari dagokion sarrera-kopurua, Chelsea FCren aurka.

Sarreren prezio bakarra 20 eurokoa da. 

Bazkideentzako eta RS Fanentzako eserlekuen erreserba aktibatuta dago

Era berean, gogorarazten dugu bazkideentzako eta RS Fanentzako erreserba-inprimakia dagoeneko aktibo dagoela eta erabilgarri dagoen kupoa bete arte edo, gehienez ere, abuztuaren 31ra, astelehenera, 12:00ak arte egongo dela zabalik.

Eserlekuak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Izena emateko epea amaitutakoan, erreserba egin duten pertsonek eskatutako sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoz. Estadioan sartzeko, sarrera horiek eta eskaera egiteko erabilitako bazkide-txartela aurkeztu beharko dira, bai formatu fisikoan, bai digitalean.

6 urtetik beherako adingabeekin batera joaten diren helduek «Bat, bi, hiru, lau, bost, sei» programari dagokion sarrera aurkeztu beharko dute. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!