ELCHE CF-REAL SOCIEDAD (ASTELEHENA, 21:30)

Erreserbatu Elx-erako sarrerak

Dagoeneko eska ditzakezu irailaren 7an, 21:30etatik aurrera, Martínez Valero estadioan jokatuko dugun ligako partidarako sarrerak. Elchek 700 sarrera bidaliko dizkio klub txuri-urdinari (prezio bakarra: 30 euro), eta honela banatuko dira:

·       590 sarrera bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako.

·       55 sarrera klubaren konpromisoetarako.

·       55 sarrera peñentzat.

Sarrerak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Eskaera gaurtik hilaren 2ra, asteazkena, egin beharko da, 12:00etan itxiko den Abonatuaren Atariaren bidez. Eskaera egiten duen pertsonak bazkidea edo RS Fan izan beharko du, eta bidaide bat gehitu ahal izango du; bidaideak ez du zertan bazkidea edo RS Fan izan.

Zenbateko osoa ordaindu ondoren, sarrerak formatu digitalean jasoko ditu (48 ordu lehenago) eskaera egin duen pertsonak, Abonatuaren Atarian erabiltzaile-profilaren helbide elektronikoari lotutako helbidean.

Sarrerak izendunak izango dira, eta ezingo da partidara sartu eserlekua esleituta ez duen inor.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!