EGIN ZAITEZ EMAKUMEZKOEN FUTBOL ATALEKO BAZKIDE

Zure txartela urte historiko baterako

Bi aste barru hasiko da gure emakumezkoen futbol atalerako historikoa izango den denboraldi baten oihal ofiziala. Ligako errendimendu bikaina errepikatzeko eta Europan izen bat lantzeko asmoarekin doitu du Realak bere prestaketa. Aldi berean, bigarren taldeak bigarren maila gorenean jokatuko du, eta horrek sekzioaren anbizioa eta lana frogatzen ditu.

Aurkari onenak, lehiaketa kontinentala, gaztetasunez eta ilusioz beteriko taldea, lotzen duen futbola... pizgarri asko pilatzen dira urte ilusionagarri baterako, non emakumezkoen futbolaren txartel esklusiboa sendotu nahi den. Gainera, orain alta ematen baduzu, doan sartu ahal izango zara Chelsea FCren aurkako itzulerako partidara.

Zer ezaugarri ditu txartel berriak?

Etxean jokatutako partida guztiak ikusteko aukera.

- Txapeldunen Ligako itzulerako partidara doan sartu ahal izango zara.

- Txartelak ez du zenbakirik izango, Zubietako zelai berriko eserlekuek ez baitute zenbakia esleituta izango. Hala ere, eserleku ziurtatua izango duzu beti.

Realzale Programan puntuak metatu ahal izango dituzu eta %10eko deskontua izango duzu gure denda ofizialetan egiten duzun edozein erosketatan.

Edukiera arrazoiak direla-eta bazkideen artean zozketa eginez gero, Emakumezkoen Realeko bazkide esklusiboek eserlekua bermatuta izango dute Zubietan.

- Kuota urte natural bakoitzeko ordainduko da. Txartela orain erosiz gero, abendura arte dagokizun zati proportzionala ordainduko duzu.

Hiru kategoria egongo dira:

0-6 urte (Txiki F):  5 euro urtean

* 7-17 urte (Gaztea F): 30 euro urtean.

18 urtetik gora (Txuri Urdina F): 95 euro urtean.

- 5 akzio baino gehiago dituzten akziodunek %5eko deskontua izango dute.

Sarreren prezio orokorrak

Sarreren prezioak bi kategoriatan banatu dira. A kategorian, Real Madril, Bartzelona eta Athletic Club taldeen bisitak sartzen dira. B kategorian, gainerako partidak sartzen dira. Gauza interesgarri moduan, jakin ezazue A kategoriako partida bakarrik zenbatuta, helduek urteko txartelagatik ordaindu behar dutena ia-ia konpentsatuta geratzen dela.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!