Realak Euskal Herria Kopako finalerako txartela eskuratu du, SD Eibar penalti jaurtiketetan gainditu ostean. Neurketa berdinduta amaitu da 90 minutuen ondoren, eta txuri urdinek hamaika metroetatik lortu dute finalerako sailkapena.
Partida aldapa gora hasi da txuri urdinentzat. 7. minutuan, area txikian baloia galdu ostean, Carmenek etxekoen akatsa baliatu du SD Eibar aurretik jartzeko. Arturo Ruizen jokalariek ondo erantzun dute eta pixkanaka aurkariaren ate ingurura hurbiltzen hasi dira. Lehen aukera argian iritsi da berdinketa. Soroaren alboko sake baten ostean, Marinek ezker hegalean jaso du baloia, atzelari armagina ederki gainditu eta, jaurtiketa gurutzatu indartsu batekin, banakoa egin du.
Atsedenaldiaren ostean, lehen zatiko azken minutuetako joerari eutsi dio neurketak. Txuri urdinek hartu dute jokoaren ekimena, baloiaren jabetza bereganatuz eta jokaldia atzetik eraikiz, baina aukera garbiak sortzeko zailtasunekin. Aukerarik argiena Arolaren jokaldi on baten ostean iritsi da. Hondoko marrara iritsi eta baloia atzera utzi dio Marini, baina honen jaurtiketa gurutzatua zutoinaren ondotik kanpora joan da. Handik gutxira, Marinek beste aukera garbi bat izan du. Hiru atzelari armagin atzean utzi ostean, Nereari eman nahi izan dio baloia, baina ez du azken pasean asmatu eta donostiarrek aurretik jartzeko beste aukera bat galdu dute. Gehiagorako astirik gabe, 90 minutuak berdinketarekin amaitu dira eta sailkapena penalti puntutik erabaki da.
Penalti jaurtiketa zirraragarri baten ostean, donostiarrek Euskal Herria Kopako finalerako txartela eskuratu dute. Arturo Ruizen jokalariek Athletic Club izango dute aurkari abuztuaren 19an, Galen, txapela jokoan izango den finalean.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Arola A. (Chacón, min. 61), Esther, Apari (Florentino, min. 61), Soroa (Moraaza, min. 46), Intza, Ainoa (Cahynová, min. 61), P. Fernández, N. Eizagirre (Seelenfreund, min. 81), Isasisasmendi (L. Camino, min. 46) eta Ainhoa M.
SD Eibar: Wellmann, E. Moreno (Samara, mi. 65), Alimata (Amaiur, min. 81), Simona (Mireia, min.46), Carla Andrés (Azpiazu, min. 65), Aitana, Adela, Noelia, Nerea (María Carvajal, min. 57), Carmen Á. eta Sara M (Ángeles, min. 81).
Golak: 0-1: Carmen Á, min. 7; 1-1: Ainhoa M. min.13;
Epailea: Gallastegui Arantza. Etxeko Isasisasmendi eta Apari eta kanpoko Simona, Alimata eta Aitana zigortu ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin