REAL SOCIEDAD-CHELSEA FC (ASTEAZKENA, 19:00)

Erreserbatu zure sarrera

Datorren asteazkenean, irailak 2, Realak Chelsea FC hartuko du Zubieta Estadioan, 19:00etatik aurrera.

Edukiera kontrolatzeko arrazoiak direla eta, partidara joan nahi duten Realeko bazkideek, gizonezkoen zein emakumezkoen taldekoek, eta RS Fanek aldez aurretik erreserbatu beharko dute eserlekua formulario baten bidez.

Bazkideentzako eta RS Fanentzako eserlekuen erreserba aktibatu da

Erreserba egiteko formularioa dagoeneko aktibatu da eta zabalik egongo da erabilgarri dagoen kupoa bete arte edo, gehienez ere, abuztuaren 31n, astelehenean, 12:00ak arte. 

Izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira eserlekuak.

Izena emateko epea amaitutakoan, erreserba egin dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute eskatutako sarrerekin. Estadioan sartzeko, sarrera horiek eta eskaera egiteko erabilitako txartela aurkeztu beharko dira, formatu fisikoan zein digitalean.

6 urtetik beherako adingabeekin doazen helduek «Bat, bi, hiru, lau, bost, sei» programari dagokion txartela aurkeztu beharko dute.

Abuztuaren 27tik aurrera, osteguna, 15:00etan, egin ahal izango da erreserba.

Publiko orokorrarentzako sarrerak salgai

Era berean, sarrera kopuru bat gorde da publiko orokorrarentzat.

Salmenta abuztuaren 28an, ostiralean, aktibatuko da, 12:00etan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!