Bete formulario hau eta erreserbatu zure sarrera irailaren 2an arratsaldeko 19:00tan Zubietako Estadioan jokatuko den UWCLko Real Sociedad - Chelsea FC partidarako. Formularioa zabalik egongo da eskuragarri dagoen kupoa bete arte edo, gehienez ere, abuztuaren 31ko 12:00ak arte.
Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta derrigorrezkoa izango da bai eskatzailea bai laguntzailea bazkideak edo RS Fan izatea.
Eserlekuak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Izen-emate epea itxi ondoren, erreserba egin duten pertsonek eskatutako sarrerak posta elektronikoz jasoko dituzte. Estadiora sartzeko, sarrera horiek aurkeztu beharko dira eskaera egiteko erabilitako bazkide edo RS Fan txartelarekin batera, formatu fisikoan zein digitalean.
6 urtetik beherako adingabeekin datozen helduen kasuan, «Bat, bi, hiru, lau, bost, sei» programari dagokion txartela aurkeztu beharko da.