Sansek garaipen epikoa lortu du arratsalde honetan Leganesen aurka (2-1) Anoetan. Txuri-urdinek nortasuna, pazientzia eta izaera erakutsi dute azken minutuan nagusitzeko eta hiru puntu oso garrantzitsu lortzeko.
Jon Ansotegiren taldea hobeto hasi da. Ochiengek izan du norgehiagokako lehenengoa, Carreraren erdiraketa eta jokaldi bikain baten ondoren desbideratuta joan den burukada batekin. Handik gutxira, talde ekintza bikain baten ondore, donostiarrek lehenengo gola sartu dute: Beitiaren baloi luzea Gorka Gorosabelentzat, honek buruz utzi dio Carrerari, eta Ochiengek neurketako lehena sartu du Carreraren asistentziari esker. Aurrelari txuri-urdinak, oso gogotsu, bigarrenaren bila jarraitu du abagune arriskutsuekin. Zoritxarrez, lehen zatiko azken minutuetan, Leganesek berdinketa lortu du Diawararen golarekin, Naimek erdiratu ostean.
Bigarren zatian, partida parekatu egin da. Kanpokoak gogor hasi dira eta Juan Cruzek bi aukera argi izan ditu: lehenengoa langa gainetik joan da eta bigarrena Kitak azken momentuan urrundu du aldaratze ikusgarri batekin. Handik gutxira, Fragak taldea bizirik mantendu du, Roberto Lopezen jaurtiketa bat urrundu ostean geldiketa bikain batekin. Dena erabakita zegoela zirudienean, une magikoa iritsi da: luzapenean eta VAR-ean ikusi ondoren, epaileak penaltia adierazi du, Jorge Saenzek baloia eskuarekin ukitu duelako. Dani Diazek, ausardiaz, ez du barkatu hamaika metroetatik gure bigarren taldeari garaipena emateko.
Urrezko hiru puntu hazten jarraitzeko eta asteko bigarren garaipena lortzeko. Datorren astean Castellonen aurka jokatuko dute Castalian. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Garro, Beitia (kap.), Kita, Balda, Aguirre, G. Gorosabel (M. Rodríguez, min. 68), Eceizabarrena (Mariezkurrena, min. 68), Astiazaran (Díaz, min. 68), Ochieng (Marchal, min. 75) eta Carrera.
CD Leganés: Juan Soriano, S. Figueredo (Ruben Peña, min. 62), Lalo, Jorge Sáenz (kap.), Marvel, Diawara (Melero, min. 78), Cruz, Cisse, Óscar Plano (Roberto López, min. 62), Naim eta A. Millán (Diego García, min. 62).
Golak: 1-0: Ochieng, min. 19; 1-1: Diawara, min. 40; 2-1: Díaz (pen.), min. 98.
Epailea: Germán Cid. Txartel horia atera die etxeko Ochieng, G. Gorosabel, Aguirre eta Mikel Rodriguezi eta kanpoko S. Figueredo, Lalo, Jorge Sáenz eta Naimi. Melerok txartel gorria ikusi du bi txartel hori jaso ondoren (min. 85).
Ikusle kopurua: 1.659 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin