SANSE – ALCORCON (LARUNBATA, 16:00)

Bai edo bai

Sansek mailari eusteko borrokan erabakigarria izango den partida jokatuko du larunbatean. Txuri-urdinek Alcorcon hartuko dute Reale Arenan hiru puntu lortzeko helburuarekin.

Eivissako berdinketa ona izan daiteke larunbatean talde madrildarrari irabazita. Gipuzkoarrek etxean jarraian dituzten bi partidetatik lehena (Tenerife dator ondoren). Partida tranpa izan daitekeen arren, Alcorcon ligako azken postuan egoteagatik, donostiarrek hiru puntuak lortu behar dituzte borrokan bukaerara arte jarraitzeko.

Jaso zure sarrera gure dendetan

Gure zaleek gonbidapenak (lau gehienez) jaso ahal izango dituzte gure denda ofizialetan (Reale Arena eta Elkano 4), bazkide txartela aurkeztu ondoren. Dendak irekita egondo dira 10:00etatik 20:00etara.

Aitor Zabaleta harmailetatik bizi nahi duzu?

Jasotzeko orduan, bi aukera eskainiko dizkizugu. Partida baten esperientzia Aitor Zabaleta hamailatik bizi nahi baduzu, sarrerak eskatzen dituzunean adierazi beharko diguzu. Gainerako tribunen gonbidapenak ere izango dituzu. Animatu eta lagundu gure etorkizunari!


 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!