Realak bi eta bat galdu du gaur arratsaldean FC Barcelonaren aurka Johan Cruyff estadioan, Europako talde onenari (Women's Champions Leagueko txapeldun berria) bikain lehiatu ostean, eta ziurrenik munduko onena, azken txanpan oso aukera argiak izan ondoren emaitza aldatzeko.
Donostiarrak ondo kokatuta atera dira zelaiara baina, etxekoen lehen jokaldi arriskutsuan, ordu laurdena bete baino lehen, gola heldu da. Claudia Pinak, Carla Juliak ezker hegaletik egindak erdiraketa baten ostean, hanka area txikiaren barruan sartzea lortu du lehenengoa egiteko. Gipuzkoarren erreakzioa berehalakoa izan da eta Marta bere atean sartzear izan den Andreiaren erdiraketa baten ondoren, Emmak Luciaren alboko sake bat aprobetxatu du, buelta erdia eman eta, area barruan, baloia gurutzatu eta norgehiagoka berdintzeko. Gol ederra. Katalanek ia ez dute arriskurik sortu, eta hori ezohikoa da beraientzat ligan, baina konbinazio luze bat baliatu dute atsedenaldia iritsi baino lehen markagailuan berriro aurrea hartzeko, Aitanaren jaurtiketa indartsu bati esker.
Aldageletatik igaro ostean, baloiaren jabetzak etxekoena izaten jarraitu du, baina, partidan zehar bezala, Reala oso ondo kokatuta egon da zelaian. Etxekoen abagune eskasetako batean, Claudia Pinak, areaz kanpotik egindako ezkerkada indartsu batekin, zutoinerakin topo egin du. Txuri-urdinak euren momentuaren zain egon dira eta merituak egin dituzte azken txanpan partida berdintzeko. Lehenengoa abagunea Nereak izan du, Intzak atzerantz egindako erdiraketa baten ondoren, baina bere ezkerkada gurutzatua oso gutxigatik kanpora joan zaio. Minutu batzuk geroago, Luciak gola gertu izan du Aiararen erdiraketa baten ostean, Sydneyk azken momentuan baloia kornerrera urrundu duenean. Jokaldi horretan, kapitainak baloia zutoinera bidali du. Lastima. Azkenean, nahiz eta donostiarrek hainbat jokaldi arriskutsu sortu, markagailua ez da mugitu.
Datorren igandean agur esango diogu denboraldi historiko honi. Bigarren aldiz Europarako sailkapena lortu dugu eta ospatzeko modukoa da. Atletico de Madrid hartuko dugu etxean, denboraldia garaipen batekin amaitzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
FC Barcelona: Gemma, O. Battle (Aïcha, min. 59), Marta, María León (Adriana, min. 68), Carla Julià, Sydney, Aitana, Alexia, (kap.) (Patri, min. 82), Vicky, Kika (C. Serrajordi, min. 68) eta Pina (Fenger, min. 58).
Real Sociedad: A. Estensoro, Emma (Aiara, min. 61), Lucía, Apari, Florentino, Moraza (kap.), P. Fernández, Cahynová, Andreia (N. Eizagirre, min. 75), Cecilia (L. Pardo, min. 75) eta Lavogez (Intza, min. 75).
Golak: 1-0: Pina, min. 14; 1-1: Emma, min. 26; 2-1: Aitana, min. 34.
Epailea: María Eugenia Gil. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Ceciliari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin