Realak puntu ona lortu du Vila-realera egindako bisitan. Baja askorekin, txuri-urdinek, alternatibak izan dituen norgehiagoka batean, berdinketa bat lotu dute, Europako lasterketan jarraitzeko balio diena.
Txuri-urdinek ondo ekin dioten arren, Juniorrek desbideratu duen Marinen jaurtiketa batekin, etxekoak Yeremiren gol batekin aurreratu dira. Golaren ondorengo minutuak ez dira errazak izan, baina Barryk egindako penalti bat baliatu du Oyarzabalek berdinketa egiteko. Kuboren erdiraketa pozoitu bat atean sartzetik gertu egon da, baina baloiak langan jo du. Foythek korner baten irteeran burukada batean izan duen zorte bera. Zutoinetan berdinketa ere bai. Atsedenaldiaren atarian Imanolen mutilek aurrea hartzeko aukera paregabea izan dute, baina Juniorrek ondo aldendu du Sucicen errematea.
Bigarren zatian, hasi eta berehala, Oyarzabalek, bere ohiko fedearekin, atezainaren akatsa eragin du eta bat-bikoa sartu du gutxi ikusten den jokaldi batean. Ordu laurdenera, Ayozeren burukada batekin horiek berdinketa ezarri dute markagailuan. Remiro, handik gutxira, goleko burukada bat salbatu du Barryren aurrean. Azken minutuetan sufritzea eta Marcelinoren taldearen bultzadari aurre egitea tokatu da. Denboraldi honetan hemezortzi partida gutxiago jokatu dituzte hanketan, eta, logikoa den bezala, azken unera arte estutu dute.
Donostiarrentzat zapore ona duen puntu bat. Datorren urtean Txapeldunen Ligakoa izango den talde baten etxean batzea baloratzekoa da. Amaierarako sei partida geratzen dira eta estutzen jarraitu behar da. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Villarreal CF: Junior, Kiko, Foyth, Costa, Cardona (Pedraza, min.70), Parejo (kap)(Gueye, min.70), Comesaña, Denis Suárez (Pepe, min.59), Yeremy, Ayoze eta Barry.
Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aramburu, min.64), Martín, Aritz, Aihen (Javi López, min.64), Turrientes (Olasagasti, min.70), Marín, Sučić (Pacheco, min.46), Sergio Gómez, Take (Brais, min.85) eta Oyarzabal (kap).
Golak: 1-0: Yeremy, min.7. 1-1: Oyarzabal (pen), min.19. 1-2: Oyarzabal, min.49. 2-2: Ayoze, min.60.
Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horia erakusi die etxeko Yeremy eta Cardonari eta kanpoko Sergio Gomezi.