#NikEzDutBigarrenTalderik

Balioen futbola

Vídeo

Futbolaren balioak berreskuratzeko bidean jarraitzeko helburuarekin, orain dela 4 hilabete, Anoetan Bartzelonaren aurka jokatutako partidarekin bat eginda, Realak abiarazi zuen #nikezdutbigarrentalderik kanpainaren beste atal aurkeztu du.

Oraingoan, gipuzkoar taldeak bideo bat egin du, 70 eta 80ko hamarkadetako albumetatik berreskuratutako 4.000 kromoren hautaketa batekin. Kromoak banan-banan grabatuta daude, artisau lanean, eta 2 hilabete inbertitu behar izan dira mugimenduaren efektua lortzeko, “stop motion” teknikaren bitartez.

Emaitza garai hari egindako omenaldia da, orduan balioen alde egin zen apustuaren fruitua Realak bere historian izan dituen emaitzarik onenak izan zirelako, eta esperantzaren bidea argitu zutelako “duopoliotik” kanpo geratzen diren taldeentzat.

Spota Realak sinatzen du, baina talde eta zale askok partekatzen dituzten diskurtsoa eta forma ditu, askoren iritzia baita “duopoliotik” harantzago beste futbol bat dagoela, ereduari zein formari dagokionez, tokiko balioak eta horiek ordezkatzen dituen taldearekiko atxikimendu erreibindikatuz, bai hementxe bertan bai beste edozein lekutan.

Ikus-entzunezkoan Iñaki Gabilondo eta Xabier Eguzkitze dira esatariak, biak ala biak realzale porrokatuak. Kanpaina asteburu honetan estreinatuko da, Realak Anoetan jokatuko duen azken partidarekin bat, zeinean hurbileko historian beste mugarri bat izan litekeen sailkapena baitu jokoan: Europara itzultzea.

Ikus-entzunezko obrarekin batera, kamiseta bat ere sortu da, 80-81eko hamaikakoaren kromoekin, eta datozen egunetan jarriko da dendetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!