Covid-19k eragindako egungo egoeraren hasieratik, lehen taldeko eta Realeko gainerako kategorietako jokalariak etxetik entrenatzen dira, Futbol Zuzendaritzak eta Zubietako unitateetako arduradunek ezarritako jarduera-protokolo batean oinarrituta.
Duela lau astetik hona lehen taldeko jokalariak euren etxeetan daude, futbolari bakoitzari eman zaion banakako programa fisikoa betetzen. Banakako entrenamendu fisikoa lan kardiobaskularrean eta metabolikoan oinarritu da batez ere, eta, horregatik, hasieratik erabaki zen Zubietako bizikletak futbolarien etxeetara eramatea, baita korrika egiteko zintak ematea ere, Go Fit enpresak egindako lagapenari esker. Gainera, errealistek beste jarraibide batzuk jaso dituzte (sanitarioak, medikoak, elikadurakoak eta emozionalak), banakako plana osatzeko balio izan dutenak.
Behin Espainiako Gobernuak erabaki duenean funtsezkoak ez diren jarduerek beren lana berriz hasi ahal izango dutela, lehen taldeko jokalariek Zubietan banakako lanarekin jarraitzeko aukera izango dute datorren asteko asteartetik aurrera. Zubietan lan hori ez da inolaz ere taldekakoa izango. Lana derrigorrezkoa da oraindik, orain arte bezala. Jokalari bakoitzak erabakiko du etxean edo Zubietan egitea. Zubietan egiten bada, horretarako ezarritako protokoloei jarraituko zaie. Protokolo horiek zehatz-mehatz errespetatzen dituzte osasun-laguntzek adostutako segurtasun-neurriak, eta, beraz, beste neurri batzuen artean, Zubietara joatea erabakitzen duten jokalariek banaka eta mailaka egingo dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin